Askatu zure sormena. Sortu, diseinatu eta editatu bisualki imajina dezakezun guztia AArekin. Erabili AA sortzailearen ahalmena zure hitzak erabiliz irudi erakargarriak eta diseinu zirraragarriak sortzeko; adibidez, urtebetetze-postalak, zorion-postalak eta telefonorako horma-paperak. Gainera, AA erabil dezakezu aditu batek bezala argazkiak editatzeko; adibidez, argazkiaren atzealdea ezabatuta. Sortu behar duzuna, behar duzunean eta behar duzun lekuan.
Gaitasun nagusiak:
• Irudiak: zientzia-fikzio moduko artea, eszena surrealistak, irudi barregarriak? Imajinatu, idatzi eta AArekin sortu ahalko duzu. Zure irudimena mugagabea da!
• Eranskailuak: eman bizia irudiei AArekin eranskailu dibertigarriak sortuta. Partekatu eranskailuak erraz telefonoko edozein mezularitza-aplikaziotan aukera bakarra sakatuta.
• Horma-paperak: erabili AA zure telefonoaren pantailetarako horma-paper berezi eta pertsonalizatuak sortzeko; egoki itzazu edozein aldartetara!
• Diseinuak: sortu diseinuak erraz hutsetik AArekin, ideia bat deskribatzeko hitzak edo argazkiak erabiliz.
• Zorion-postalak: zabal dadila jaien zoriona, askotariko jaiak ospatzeko diseinuekin. Idatzi zer ospatu nahi duzun eta erabiltzeko prest dagoen diseinu mordoa lortuko duzu.
• Urtebetetze-postalak: adierazi pertsona bati zenbat inporta zaizun ospakizunerako txartel pertsonalizatuekin.
• Editatu irudiak AArekin: egokitu argazkiak eta irudiak zure erara eta perfekziona itzazu AArekin. Aukera bakarra sakatuta, Designer-ek hauek egiten laguntzen dizu:
o Atzealdea kendu: hautatu eta ezabatu argazkien atzealdea.
o Atzealdearen desfokuratzea: hautatu eta desfokuratu argazkien atzealdea.
o Aldatu irudiaren tamaina behar duzun modura irudia sare sozialetan partekatzeko.
Erabiltzeko baldintzei buruzko informazio gehiago duzu hemen: https://designer.microsoft.com/mobile/termsOfUseMobile.pdf
Deskargatu Designer eta sortu zerbait berria gaur bertan!
Azken eguneratzea
2024(e)ko aza. 7(a)