Pribatutasuna ardatz duen mezularitza-aplikazio bat da Signal. Doakoa eta erabilerraza da, eta komunikazioa erabat pribatu mantentzen duen muturretik muturrerako enkriptatze sendoa du.
• Pribatutasuna ardatz duen mezularitza-aplikazio bat da Signal. Doakoa eta erabilerraza da, eta komunikazioa erabat pribatu mantentzen duen muturretik muturrerako enkriptatze sendoa du.
• Bidali testu-mezuak, ahots-mezuak, argazkiak, bideoak, eranskailuak, GIFak eta fitxategiak doan. Signal-ek telefonoaren datu-konexioa erabiltzen du, SMS eta MMSen kostuak ordaindu behar ez izateko.
• Deitu zure lagunei goitik behera enkriptatutako ahots-dei eta bideodeiekin. Gehienez 40 lagunentzako talde-deiak onartzen dira.
• Egon konektatuta 1.000 lagunerainoko talde-txatekin. Administratzaile-baimenen ezarpenen bidez, kontrolatu nork argitara dezakeen edukia eta nork kudea ditzakeen taldeko kideak.
• Partekatu irudiak, testuak eta bideoak 24 orduren buruan desagertzen diren istorioetan. Pribatutasun-ezarpenen bidez, istorio bakoitza nork ikus dezakeen kontrola dezakezu.
• Signal zure pribatutasuna babesteko sortu da. Ez dakigu ezer zutaz, ez eta norekin hitz egiten duzun ere. Signal-en kode irekiko protokoloari esker, ezin ditugu irakurri zure mezuak, ez eta zure deiak entzun ere. Ez guk, ez beste inork ere. Ez dago ezkutuko helbururik, ez datu-bilketarik, ez konpromisorik.
• Signal independentea da, eta ez du irabazi-asmorik; beste teknologia mota bat da, beste erakunde mota batek sortua. Irabazi-asmorik gabeko 501c3 erakunde gisa, zure dohaintzek sostengatzen gaituzte, ez iragarleek edo inbertitzaileek.
• Laguntza, galderak edo informazio gehiago lortzeko, joan https://support.signal.org/ helbidera.
Gure iturburu-kodea ikusteko, bisitatu https://github.com/signalapp
Jarrai iezaguzu Twitter-en (@signalapp) eta Instagram-en (@signal_app)
Azken eguneratzea
2024(e)ko abe. 21(a)