1280 arima bortizkeria, kirtenkeria, sexu eta umorez jositako nobela duzu. Bizi garen garaian gaien aldrebeskeria eta hizketaren zatarkeria inorentzat eskandalagarri bihurtzea zaila bada ere, inork lortzekotan Jim Thompsonek lortu du. Hori guztia nolabait gozatzeko, arintzeko geldi daitekeen errekurtso bakarra umorea da. Eta obra honen zenbait pasarteri umorea dario, beltz samarra bada ere. Hemen detektiberik azaltzen bada ere, ez duzu hau detektibe ixtorio klasikoa. Herri koxkor bateko (1280 arima besterik ez du) gorabeherak kontatzean, gizakiaren gaiztakeriarako isuria, boterearen paranoiaren ondorioak eta esperantzarik gabeko mundu honen barnea azaltzen zaizkigu.
Grož. ir negrož. literatūra