Bizitzaren eskolari eta esanahiari buruzko eleberria da, nolabait, Ortzadarra sutan. Izan ere, bizitzen ikastea ez da samurra inorentzat: ez dago inon argibiderik, ez erreklamazio-orririk. Eleberri honetako protagonistak -18 urteko lau neska eta beste lau mutil- gogor eta tematsu ahaleginduko dira, lagunarteko solasean nahiz parrandan, bizitzaren eskola horretako ikasgaiak bereganatzen: jakin-minaren irrika, sexu-jolasen saltsak, poz neurgaitzak eta desilusiorik latzenak.
Ilukirjandus ja kirjandus